XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ESPERIENTZIA ARLOAHaur-Eskolaren Oinarrizko Diseinu Kurrikularrak (M.E.C., 1989) hiru area kurrikular nagusi ditu: Identitatea eta Autonomia pertsonala, Ingurune fisiko eta sozialaren aurkikuntza, Komunikazioa eta errepresentazioa.
Hiru areak erlazio estua dutela uste dugu eta bizitzaren ezagutzak, bizipenak eta beste aspektu batzurekin batera doazen sentimentuak inplikatzen dituela, pertsonaren garapena ahalbidetzen dutelarik.
Irakaskuntzaren helburuetako bat, umeei etorkizunean gizon eta emakume autonomoak izan daitezen laguntzea da, komunikaziorako irekiak, jakinguratsuak, galderak egiteko gaituak eta beren ingurunearekin harreman kritikoan bizitzeko gaituak izaten laguntzea alegia.
Heldutasun hau gertuko ingurunearen ezagupena dela medio lortuko du, eta soilik fisikoki, afektiboki eta intelektualki konprometitzen dituzten iharduera jakin batzuren bidez.
Eginkizun honi dagokionez, egungo egoeran eskola ordezkaezina da; eskolak esparru hezitzaile egokia eskaini diezaioke haurrari materiale egokitu eta ezberdinen bitartez, helduen laguntza eta estimuluak ere kontuan hartzen direlarik.
Horretarako,
(
Area honetan azpimarkatu beharrezkoak dira ingurunea ezagutzeak duen garrantzia (Charon-ek dion bezala, ezagutzea errealitatearekiko dugun jarrera da, errealitatearekiko esnatze etengabea) eta zientziarako sarbidea, sarbidea emateko oinarrizko prozedurak (
Iharduera hauek ezagutzaren esparru ezberdinetakoak izan daitezke, sarritan intererlazionatuta daudelarik: ezagutza fisikoa, naturala, soziala, kulturala eta norbere buruaren ezagutza.
Bereizketa hau egiten dugu esperientzi arloari buruzko oinarrizko bibliografia aurkeztean.